Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1990-03-18 Ezpeleta Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Jexus Arzallus
1990-03-18 Ezpeleta Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Jexus Arzallus
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Xalbador:
Adin batean kontzientziak
ezkontza galdatzen digu
nik ere nahi dut ezkondu baina
badauzkat hainbertze trabu
geroxago ere hortako segur
badakit nukela ordu
baina oraitik nahi nuke eta
zaite nitaz urrikaldu
gogotik ezkont nindaike banu
maitasun bezanbat diru.
Arzallus:
Ikusten danez Xalbador honek
neska gaztea du maite
oraindik oso gaztea zera
eta lasai egon zaite
zurekin gero ere neskatxak
hartu bait dezake parte
lana egin zintzo oraindik ere
gutxienez hamar bat urte
otoi ez zaitezela ezkondu
piskat aberastu arte.
Xalbador:
Ez da nik uste urrikalduko
gure aberats haundia
ez du hasteko gogozko izan
nere galdezko aldia
nik ezkontzeko oraindik ere
daukat zinez errabia
ni ulertzera errespetuzko
gizona zaite abia
ez ote data aberastasun bat
ezkontzeko nahikeria.
Arzallus:
Donado baina dirua dun bat
zure ondoan daukazu
entzun da gogoan gorde otoi
nik erranik zenbait mezu
donaduak 'e diruarekin
maitasuna dugu usu
zu gazte batekin hor zabiltza
beti festa, beti musu
maitasuna ere galdu liteke
dirurikan ez baduzu.
Xalbador:
Probetxurik ez duket naski gaur
ezkontza galdatzen ariz
berdin du naski behin galdatu
edo galdatu bortz aldiz
gizon xahar jabetua da
gaur aberastasun haundiz
urrikalduta noizbait nerekin
bera ezkonduko balitz
hunen sosetaz jabetu eta
ezkont nindaike ni berriz.
Arzallus:
Aspaldi hontan nola dabilen
esposatu nahiz peskisan
ta ondo konpondu liteke hau
nere poltsaren gerizan
ikusten dezu dirua dunak
munduan nola dabiltzan
oraindik esposatu ez hortaz
ez zazu damurik izan
gero ere aspertuko bait zera
esposatuen bizitzan.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra