Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1990-03-11 Arberatze-Zilhekoa Txapelketa [Bertsoa] / Lontxo Aburuza
1990-03-11 Arberatze-Zilhekoa Txapelketa [Bertsoa] / Lontxo Aburuza
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Txikitatikan bide honetan
nolatan nintzen jarria
hortatik zegon familirako
beti diru etorria
esnea da sobratzen
ezin dutela saltzen
hain une penagarria
batzun agintez pikutaraino
doa nere baserria.
Goitik egurra eraso dute
goitikan da kazkabarra
eta alferrik galtzen dijoa
baserritarren indarra
behar gendun laguntza
bidalia haruntza
eta alferrik marmarra
orain famili guzira dugu
zabaldurikan negarra.
Penagarria esan bezela
daukagu etorkizuna
alde denetan begiratuta
bidea dago iluna
zertako hasi hontan
bukatu nahi bertsotan
baina paraje astuna
norbaitek behintzat beteko al du
sortua zaigun hutsuna!
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra