Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1991-03-03 Izura-Azme Txapelketa [Bertsoa] / Jexus Arzallus

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (20. 1991)
Saioa
1991-03-03 Izura-Azme Txapelketa
Gai-emailea
Soule, Beñat
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Jexus
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Zure alaba eri duzu. Bihotz berri bat behar du transplantea egiteko. Bihotz hori ekarriko dizun hegazkinaren edo abioiaren beha zaude. Hiru bertso doinu eta neurri librean.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1991-03-03 Izura-Azme Txapelketa [Bertsoa] / Jexus Arzallus

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Orain zortzi bat urte etxera
sortu zitzaigun uxoa
zoritxarrera ustekabean
eman du azken pausoa
sortzetik ere nola ez zuen
gorputza oso osoa
bihotz berrian beharrean da
nere alaba gaixoa.

Zuri begira aita ta ama,
aitona eta amona
igarotzen degun trantze hauxe
ez da batere ez ona
ondo bukatu bedi lan hori
horra gure zoriona
hegazkin hori iritsi bedi
Bordeletikan Baiona.

Ebakuntza hau ez dakit nola
ote liteken atera
hauxe da orai zure aitatxok
egiten duen galdera
mundutik joango bazina ere
aingeru baten antzera
aita hil da ere berdintsu zaio
zu hola joaten bazera.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra