Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1991-03-10 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Ezponda, Euxebio Fagoaga "Fagoaga I"

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (20. 1991)
Saioa
1991-03-10 Etxarri-Aranatz Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Ezponda, Txomin
Fagoaga, Euxebio "Fagoaga I"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ezponda oinez abiatu zara Beriain mendira, eta zu Fagoaga berriz, kea eta burrunba, erosi duzun moto haundiarekin. Bidean elgar topo egin duzue. Oinezkoa hasita hiruna bertso.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1991-03-10 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Ezponda, Euxebio Fagoaga "Fagoaga I"

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ezponda:
Ohitura den bezela
oinez nabil aurten
nere bidea bait dut
gustura egiten
hau motoarekilan
lotsa du emaiten
mendirat igoko naiz
ni hauxe baino lehen.

Fagoaga:
Ni baino txuloago
gaurkoz hemen nor da
oinez abiatu da
oraindikan hor da
motoan ibiltzea
gaur egunez moda
ez du gutxi balio
nik daukadan Hondak.

Ezponda:
Zure Hondarekilan
ez has atakian
kea nahikoa badu
honek gibelian
zaldiak azpian ta
astoa gainian
zoaz hemendik eta
ni utzi pakian.

Fagoaga:
Gizonak nola egin
pobrean papera
dirua badut eta
betea kartera
hau berriz oinez doa
lurretikan behera
igo zaitez nerekin
motoan gainera.

Ezponda:
Zure baldintza hoiek
aproposak dira
baina egon naiz hemen
ni zuri begira
bestelakoa daukat
mendian dizdira
ni izerditzekotan
nijoa mendira.

Fagoaga:
Enbidia dauka ta
ez daki non zizta
baina ibiltzekoa
nola ez den pista
honetan izan arren
motoan artista
isilduko nintzen hau
balitz deportista.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra