Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1992-03-22 Luzaide Txapelketa [Bertsoa] / Fermin Mihura

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (21. 1992)
Saioa
1992-03-22 Luzaide Txapelketa
Gai-emailea
Soule, Beñat
Bertsolariak / Egileak
Mihura, Fermin
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Duela berrogeitamar urte joan zinan Ameriketara. Gaur itzuli zara etxera eta zure etxea hutsik dago eta inguruko soroak sasiz beterik.

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1992-03-22 Luzaide Txapelketa [Bertsoa] / Fermin Mihura


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amerikarat joan nintzen bai
sos egitea espero
Euskal Herrian at al ikusten
han bildu nahi zonbeit grado
denbora joan eta han bertan
ez nintzala hainbat fido
adina etorri gero
orai ez naiz hainbat bero (bis)
nere gisarat baserri zaharra
ez dago gaurkoan ondo
pentsatzeko zen gizonik gabe
ongi ez zela izango (bis)

Amerikarat joan nintzan bai
ez nuen bildu gradua
sosa're hainbat ez nuen egin
gaur ni hunarat heldua
zoin xoroa guk batzutan dugun
izaiten hor helburua
xoroa bait da mundua
zonbatez daukat galdua (bis)
zorionketa harat joana
egin nahizik dirua
bihotza dagon lekuan dago
hobekienik burua (bis).

Aspaldi du bai leku hartara
nintzala hola abia
eta damua gaurkoan daukat
norat joan da familia
ni bezelaxe izan ditaike
bertze askoren aldia
eta gaur naiz etorria
daukat hainbat errabia (bis)
adinagatik gostura bota
behar dut nik izerdia
laparrak kendu eta loratu
dadin piskat baserria (bis).

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra