Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1992-04-05 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (21. 1992)
Saioa
1992-04-05 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Larretxea, Patxi
Taberna, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Alkhat, Ernest
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Afrikatik hona etorri zara lan egitera, baina poliziak harrapatu zaitu legez kanpo zaudelakoz. Orain berriz ere zure herrira eramanen zaituen hegazkin edo abioiaren esperoan zaude.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1992-04-05 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Miseria zen ene herrian
hori zer ezin bertzea
nik ere zerbait jan nahi eta
aldamenean gosea
asko gosta zait nere herritik
zuen herrirat heltzea
zailago berriz nigarrekilan
harat berriz itzultzea
holako pekatua ote da
ogiaren eskatzea? (bis).

Neure herriko poliza ere
nuela nik gorrotatzen
mundu guzian berdinak dira
hori zait bai iduritzen
nere paperak ta ageriak
nunbeit dituzte gordetzen
eta gainera beltza naizenez
tristeki naute baztertzen
noizko egunak elgarrekilan
pakean bizi gaitezen (bis)

Itsaso eta menditan gaindi
bidaia nuen egina
nere herria hola uzteko
banuen bai bihotz mina
esperantza zen zuen herria
bilatzeko atsegina
etorri eta itzuli behar
gelditzea zaut ezina
puska nezazke polizia ta
puskanio hegazkina (bis).

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra