Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1992-03-08 Donazaharre Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II"

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (21. 1992)
Saioa
1992-03-08 Donazaharre Txapelketa
Gai-emailea
Soule, Beñat
Bertsolariak / Egileak
Aire, Mixel "Xalbador II"
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Etxeko sutondoan zaude suari begira: zer datorkizu burura?

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1992-03-08 Donazaharre Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II"

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hautsaren betik goizean
atera ia dut hazia
gero sua piztu da ta
azkartu zaio bizia
sua zoin goxo den nehurrian
gauza ezin sinetsia
berotzen eta goxatzen duzu
zuk familia guzia.

Leku xumekoa naiz ni
hau da gauza ezaguna
baina xumea izanta
ere ez naiz hain iluna
baina sua zu ez zaitut izan
nahi enegatik urruna
hamarretarik zortzitan zaitut
nik neguko ontasuna.

Xahartzen ari naiz eta
ene denbora badoa
suari zoin amultsuki
egiten diotan soa
berak eskaintzen daut bai gogotik
bere bazterrain altzoa
hor irakurtu nahi dut artetan
nik Odolaren Mintzoa.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra