Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1992-04-05 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Ernest Alkhat
1992-04-05 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Ernest Alkhat
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
E. Alkhat:
Alkate jauna ez zazula zuk
naizen usoa ofentsa.
orain artean ez da sartua
gaur gosetearen gaitza
gizonek eta xoriek ere
merezi dute laguntza
nik Iruñari eskaintzen bait dut
Jainkoaren esperantza (bis).
M. Xalbador:
Bainan galdezka etortzen zauzkit
etxeak eta auzoak
auzapezarentzat egun batzu
ez dira arras gozoak
deneri ere zabal nitzazke
nik pozik nere besoak
bainan jendeak lanik gabe ta
nola haz laizke usoak (bis).
E. Alkhat:
Zer dezu bada zuk hitz emaiten
boto hori galdatzean
zergatik ere zure Herria
gelditzen zaizu gosean
ene ustean ahula zera
eta indar eskasean
zure etxerat ni jingo naiz ba
katedralea saltzean (bis).
M. Xalbador:
Urrikari ditut nik usoak
gorakoa ta apala
berunek bere etxetzat hartu
nahi du naski katedrala
bizitzeko're izanen duzu
zerbait bilatzen ahala
eta nolazpait biziko zira
zuk ahal duzun bezala (bis).
E. Alkhat:
Herri gizonen modurat naski
zernahi heldu afora
herri bat hola edertzekotan
behar uso, behar lora
alkategoan higatu zaigu
naski sobera denbora
jinen zauzkizuen hauteskundetan
bota zazue kanpora (bis).
M. Xalbador:
Uso polita beti goresten
dut zure itxura leguna
eta alkate izanagatik
naiz zuretako laguna
usoer ere hola nik nola
eman nere erantzuna
jatera ez dauzut eman baina
baduzu askatasuna (bis).
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra