Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1992-04-05 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Xabier Silveira

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (21. 1992)
Saioa
1992-04-05 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Larretxea, Patxi
Taberna, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Aire, Mixel "Xalbador II"
Silveira, Xabier
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuk, Xalbador, ez duzu lanik eta egunkarian iragarki hau irakurri duzu: "Pertsona bat behar da haurra zaintzeko". Etxe horretara joan zara eta Silveirak ideki dizu atea eta -ni naiz haurra- erran dizu. Hiruna bertso zortziko txikian Xalbador hasita.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1992-04-05 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Xabier Silveira

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Xalbador:
Langabeziak bait du
egoera txarra
zertara heldu nintzan
etxe huntat horra
haur bat badela hemen
nik zaindu beharra
badakizia zein den
zuk hemengo haurra? (bis).

X. Silveira:
Xalbadorrek omen du
ni zaindu gura
baina ez dauka honek
nola halako piura
ni berriz painalekin
txanoa burura
ez al didazu hartzen
haur baten itxura? (bis).

M. Xalbador:
Sartu orduko behar
nuen zein zen jakin
bainan segurtatzeko
galdea dut egin
haur bat behintzat badela
hartzen dut atsegin
haur galanta zera zu
kasketa horrekin (bis).

X. Silveira:
Burua altu ta harro
heldu da honera
ume txiki potxolo
honetxen etxera
baina begiratuaz
nere eskuinera
berak zainduko nau ni
edo ta nik bera? (bis).

M. Xalbador:
Haurra dela ta hunek
badaki bertsotan
holakorik ez nuen
ikusi auzotan
pisuegi da ta nik
nola atxik altzotan
kasketa hau ken beza
gaur nik zaintzekotan (bis).

X. Silveira:
Eta ergelkeritan
ari da oraindik
nondik heldu ote da
tipo hau holarik
eta nor ez da harritzen
hori ikusirik
nahigo dut geratu
etxean bakarrik (bis).

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra