Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1992-03-22 Luzaide Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat, Fermin Mihura

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (21. 1992)
Saioa
1992-03-22 Luzaide Txapelketa
Gai-emailea
Soule, Beñat
Bertsolariak / Egileak
Alkhat, Ernest
Mihura, Fermin
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu Mihura sakristaua zera eta zu Alkhat monagiloa edo beretterra. Sakristian ardoa falta da. Hiruna bertso zortziko txikian Mihura hasita.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1992-03-22 Luzaide Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat, Fermin Mihura

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


F. Mihura:
Gauzak nola diren ba
batzutan izaten
arnoa faltatua
nor ari zan zeken
nik erranen dautzut hau
lehen eta azken
ura baizikan ez dut
sekulan edaten.

E. Alkhat:
Nekez trinka daiteke
gu bion hauzia
eliz gizonak gira
jaunari grazia
sakristau hau naski da
gizon berezia
ni ttipi naiz ta ez naiz
edaten hasia

F. Mihura:
Halare nunbaitikan
hor dator jestua
edateko 're berdin
zintaizke prestua
batzutan zu ikusten
zaitut nik listua
bart arratsean hortxe
argia piztua.

E. Alkhat:
Ikusi baduzu zuk
argia piztua
ez pentsa nere zela
baldako jestua
zure solasak egun
nago harritua
ez otoi konfesatu
bertzen bekatua.

F. Mihura:
Hortxe ibiltzen zira
uda eta negu
berotzeko tragoa
ez duzu enegu
eta segurki 're hor
zuk egin enplegu
apeza ez bada ez
ebasle zaitugu.

E. Alkhat:
Apeza ebasletzat
duzu akusatzen
egitate txar hori
nik ez dut onartzen
ez dakit nork ta nola
arnoa den galtzen
apezak ere hori
ez du astiatzen.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra