Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Jean Pierre Mendiburu

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (22. 1993)
Saioa
1993-04-04 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Mendiburu, Jean Pierre
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Gauez etxe aldera zoaz bakarrik eta karrika zoko batean pertsona batek, bertze aunitzi bezala, zuri ere bere gorputza erakutsi eta eskeini dizu.

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Jean Pierre Mendiburu


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Etxera noala ta
bakarrik nagola
gorputzaren eskaintzen
norbait dagola
oso berorik duke
gaur bere odola
edo kasik sutan du
gorputzen arbola
garbi ez axola
bait dut eta nola
jarraiko dut hola
nere bihotz zola
zuganat ez da jinen
inoiz inola (bis).

Gorputza eskentzera
zaizkida etorri
ahalge egingarri
da gauza hori
orai jasaiten dutan
trantze haundi hori
ez dut eskaini nahi
sekulan inori
garbi naizen txori
xuri berde gorri
bertsuetan jori
kantari orori
besterik nahi dut neure
gogoz sokorri (bis).

Norbaitek zaituzke zu
aita edo ama
bainan ez da garbia
gaur duzun fama
sexubiden galdezka
debruak derama
holakorik gaurkoan
ez nezaken asma
karriketan barna
bait naiz iragana
oi ez ni engana
roa andriangana
hura bait da nik maite
dutan finena (bis).

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra