Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1993-03-28 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien
1993-03-28 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Hegoaldetik iparraldera
pozez abiatu nintzen,
ta saiatu naiz oztopo denak
nere ustetan gainditzen
orain sarean sartu naute ta
hementxe nago sufritzen
egia esan jarrera hauxe
ez dut nik gaur konprenitzen
zuen etsaiak mimatu eta
usoak honela hiltzen (bis).
Nolabait ere pasatu nahi nun
aidean mundu zabala
lanaren bila hemen nabila
saiatuaz eginala
pake txori bat nola naizen ni
animali bat apala
eta gizonen jarrera hori
ez da batere normala
usoak ere bizi nahi dugu
hemen pertsonek bezala (bis).
Mundu honetan bizitzeko nik
nene ustez badut garra
ederki xamar heldu nintzen ni
hartuaz haize iparra
zorion danak akatu behar ta
orain etorri negarra
pake onean heldu den uso
batentzat ez da edarra
ezer ein gabe ehiztari baten
eskuetan hil beharra (bis).
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra