Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (22. 1993)
Saioa
1993-04-04 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Arozena, Manolo
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Mendian behelainoarekin galdu eta zulo batean erori zara. Hanka hautsia duzunez ezin zara mugitu, orduak eta orduak igaroten dira eta inor ez da zure bila heldu.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Igande goizez denbora pasa
nindoan bide goruntza
haize freskoa hartzea bait da
gizon helduaren funtsa
bertso kantari hor ibiltzen naiz
landuz errima ta hizkuntza
zulo batera eroria naiz
nahiz ta ez nau inork bultza
besterik ez dut zeruko jauna
eman zaidazu laguntza (bis).

Zulotik gora atera nahien
egin dut nahiko indarra
tira ta tira puskatua dut
harri ta zugaitz adarra
begietara oihu ondotik
orain heldu zait negarra
adin onenen dagon batentzat
jaunak hau da zoritxarra
bizigogoa besterik ez ta
nik hementxe hil beharra (bis).

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra