Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Jean Pierre Mendiburu

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (22. 1993)
Saioa
1993-04-04 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Mendiburu, Jean Pierre
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gaurko saio honetan bertze bertsolari batek, zure bertso zahar batzuk kantatu ditu eta bereak balira bezala berari saria eman diote. Zu saririk gabe gelditu zara.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Jean Pierre Mendiburu

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nere bertsuen kantatzen hortxe
ari zara zinen gogor
zure bertsuen iturri hura
ez bait da naski emankor
bainan bi oihu egitera gaur
zure aurrera banator
zuk bertsu onik sekula santan
ez bait dezakezu ez sor
kanta duzunen ordain saria
jauna zuk neri duzu zor (bis).

Bots ederra bai duzula eta
kantatzean oso trebe
bainan egina duzun gauz hortaz
behar zinuke erabe
Zu saritua ikusiz zeinen
gelditu naiz doakabe
zuk dirua bil ta bertsu hoien
ni naiz nausi eta jabe
ez zaitut orain hortik utziko
diru dena kendu gabe (bis).

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra