Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-03-07 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Telletxea

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (22. 1993)
Saioa
1993-03-07 Etxarri-Aranatz Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Telletxea, Amaia
Lana
Bakarka azken puntua-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Zure etxean lanean gogor aritu zara, eta azkenean lortu duzu nahi zenuena: edari majiko bat. Hortik edan eta ikustezin bihurtu zara, inork ezin zaitu ikusi. Zer egiteko asmoa duzu?

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1993-03-07 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Telletxea

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zuen aurrean ni lasai nago
egindakoa esateko
edaritxo bat egina nuen
inortxok ez ikusteko
orain badaukat hemen aukera
nahi nuena egiteko
nere lagunak eta etsaiak
zein diren ezagutzeko (bis).

Nere bidea familiatik
gaurkoan dut nik hasiko
eta famili guztia nere
aurrean dut ezarriko
holako eran ni ez naiz orain
egongo ez ni betiko
baina nik nahi dudana egingo dut
ta inork ez nau ikusiko (bis).

Egoera txar eta larrian
ni bizitua naiz hemen
nere inguruko lagun guztiak
maitatzen omen ninduten
oso jatorra nintzela ere
esaten zidaten hemen
egoera hontan ikusiko det
benetan nork maite nauen (bis).

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra