Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-03-14 Heleta Txapelketa [Bertsoa] / Jexus Arzallus, Jean Pierre Mendiburu

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1993-03-14 Heleta Txapelketa
Gai-emailea
Soule, Beñat
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Jexus
Mendiburu, Jean Pierre
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu Arzallus, asko gostarik egina duzun eme berrian sartu zara lehen aldikotz eta besta txiki bat antolatu. Besta egiten ari zarela etorri zaizu Mendiburu, trenbidetako agintari bat, erranez salutasun haundiko trenaren pasatzeagatik zure etxea bota behar dutela. Hiruna bertso zortziko haundian Arzallus hasita.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1993-03-14 Heleta Txapelketa [Bertsoa] / Jexus Arzallus, Jean Pierre Mendiburu


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Arzallus:
Aspalditikan nola nintzen ni
etxe polit baten gose
ez zazu pentsa nere etxea
egina denik hain aixe
trena dela ta berri txar hori
ekarria daut oraintxe
etxe honen ordainez gutxinez
behar ditut nik bi etxe.

J.P. Mendiburu:
Zure etxean jakin dutanaz
egina duzu estrena
etxe horretan pasatu duzu
gaur zure egun lehena
ta horren leku beretik naski
pasatuko zaiku trena
eta zuk lehen aldia egun
izanen duzu azkena

J. Arzallus:
Ustekabean hau etorri zait
trenbidearen lur galdezka
ongi hasiko nintzen ni hemen
aurrez nuen nahiko kezka
nere etxea xutik utzi ta
beste lekurikan ez da
ia zoritxar bihurtua dit
nere estrenaren besta.

J.P. Mendiburu:
Zure estrena bestak bazaukan
besta bat gaur ez hain txarra
zure etxean estrena hori
egun ospatu beharra
bainan lekuan pasatu behar
zerauku gaur tren zaharra
eta airatu beharko zauzu
zinuen amets bakarra

J. Arzallus:
Nere amets hau suntxi beharra
ez da ez gero jolasa
barrean nuen lore bakarra
bihurtua zait arantza
hemen nahi nuen nere bizia
atseden eta arrasa
seguru beraren lur gainetik
ez dela trenikan pasa.

J.P. Mendiburu:
Beraren lurren gainetik ez du
neork trenarik ikusi
baina zuretik pasako da bai
ez zaitela gaur ilusi
nahiz elgarri erraiten tugun
zonbait apaldi itxusi
jakin beauzu oraino ere
dirua dela nagusi.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra