Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Aitor Telletxea
1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Aitor Telletxea
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
B. Elizagoien:
Garai batean diru aldetik
nahiz bagendun hainbat kemen
kartzela hontan tristezia ta
egurra dugu nabarmen
bainan aurretik banekin lagun
topako ginala hemen
lantegi hortan biok sozio
nolatan ibiltzen ginen (bis).
Aitor Teiletxea:
Orain kartzelan ni sartu naute
eta barka zazu ama
gartzel barrutik nere lagunak
badu kristoren afana
orain guztia saldu behar dut
nola egin nuen plana
zeren bukatu behar bait nuen
zuk hasi zenuen lana (bis).
B. Elizagoien:
Lantegi hori ez da erreza
nahiz eta bete sakela
kanpoan bapo bizi arren gu
orain daukagu kartzela
bainan beste bat ere sartuko
al dute gurekin bela
ez al dakizu Luis Roldan 'e
gurekin sozio dela (bis).
Aitor Teiletxea:
Hemen kartzelan sartua dute
galdu ditu itxaropenak
eta hizketan hasteko ere
honek badauzka kemenak.
Aizu laguna aitortu behar
hementxe nik egi denak
ez al dakizu txakurrak dire
trañkante haundienak (bis).
B. Elizagoien:
Neronek ere pentsatzen dut gaur
polizi honen antzera
droga aitzaki nahiz eta sarta
ziguten hor espetxera
informazio kaxkarra naiz ta
ateratzen dan kalera
hemen ederki bizi gera gu
Amedo horren antzera (bis).
Aitor Teiletxea:
Bere egia nere lagunak
ez dula aitortu garaiz
holako kaso xelebrerikan
ez degu aurkituko maiz
esango dudan gauza honekin
ez zara gerako alaiz
zure errua dala esanta
kanporatu egingo naiz (bis).
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra