Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Jean Pierre Mendiburu

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (22. 1993)
Saioa
1993-04-04 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Aire, Mixel "Xalbador II"
Mendiburu, Jean Pierre
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zure lantegian Mendiburu, greban zaudete nagusiak diru gehiago ordain diezazuen. Etxera joan zarenean Xalbador, zure etxeko lanak egiten dituen neskamea aurkitu duzu greban bera ere guttiegi ordaintzen diozulako. Hiruna bertso Mendiburu hasita.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Jean Pierre Mendiburu

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.P. Mendiburu:
Une larrian gure lantegi
hori bait da egiazki
ta langileak nausiek egun
peka arazten garrazki
etxean ere soinu bera gaur
entzun beharra dut naski
etxeko sehi hunek ere gaur
ez omen du diru aski

M. "Xalbador":
Langile soil naiz eta zuk hori
naski ez duzu ikusi
irabaziak lan guttirekin
ez zaizala zu ilusi
zuk dabilazun jokamoldea
ez ote da ba itxusi
batean gauza bi badituzu
langile eta nagusi

J.P. Mendiburu:
Langile eta nagusi beraz
diozu ni naiz noblea
bainan lantegi hortan dirua
ukana laike hobea
ezen nik ere diru gutti dut
egonki nintzan hor beha
ta diru banu paga zinduzket
gaur eiten dutan doblea.

M. "Xalbador":
Untsa erran du bainan ordea
ez dauku egia erran
lanik ez duela eginen hau
gogor jarria da teman
aterabide bat bazaukan bai
bainan nik untsa atzeman
berak aunitz nahi du irabazi
bainan bertzer gutti eman

J.P. Mendiburu:
Ia neskamea ez naiz zuk uste
duzun bezenbat zorrotza
eta bestalde aspaldi huntan
ez zaitut segur arrotza
langabezia eta grebak gaur
denak ditzagula goza
bainan zuk bezain fina dauket nik
barnean dutan bihotza.

M. "Xalbador":
Bihotza fina baldin baduzu
atera zazu argira
ta nolakoa den ikusita
biak konponduko gira
neskameari ez badiozu
emaiten diru segida
etxeko lanak egizkizu ta
noa zure lantegira.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra