Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena, Amaia Telletxea

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (22. 1993)
Saioa
1993-04-04 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Arozena, Manolo
Telletxea, Amaia
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Manolo, jaio eta berehala, zure amak, Amaiak, abandonatu egin zintuen. Hogei urte pasa ondotik zure amarekin topatu egin duzu.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena, Amaia Telletxea

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Arozena:
Egunon ama hementxe nator
kontatuaz pena larrik
hogei urtean bizitua naiz
ezagutzeko egarrik
denbora hartan igaroa det
hainbat momentu kaxkarrik
esan zaidazu zein arrazoi zan
ni utzitzeko bakarrik (bis).

Amaia Teiletxea:
Beste baten besotan ere
utzia zintudan lehen
ta hara orain ama semeak
nola aurkitu geran hemen
miseri hartan bizitzeko ere
aukera asko ez genuen
eta nik utzi ez bazintudan
goseak hilko zintuen (bis).

M. Arozena:
Hori aitzaki hutsa litake
eta ez dut hartzen pena
nik amarengan gorrotoa dut
ta ez dut esango dena
halare orain aurrean zaude
ta badut itxaropena
maitasunikan eza da hemen
dagon goserik txarrena (bis).

Amaia Teiletxea:
Zuk uste duzu zu izatea
ez zitzaidala inporta
baina badakit nola izan zen
nahiko zihurra nago ta
hainbat miseri artean hainbat
malko genituen bota
zure onean egin nuen ta
ez nazakezu gorrota (bis).

M Arozena:
Azkenerako sinetsi behar
hain urnil e(g)in dezu hitza
nere buruan oraindik ere
duda pilo bat dabiltza
gaurtik aurrera egin zaidazu
maitasunezko eskeintza
eta aurrerantz biok batera
eraman gure bizitza (bis).

Amaia Teiletxea:
Nahiz ta zugatik lehenago ez nun
egin horrenbeste lana
barka zaidazu eta gu biok
aldatu dezagun plana
busti malkoak eta semetxo
zatoz amatxorengana
orain alkarri eman zaiogun
lehen izan ez genduana (bis).

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra