Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Telletxea
1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Telletxea
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Hainbat urte egon nintzan eta
gaur zakarrontzira bota
urteak ere pasa ditut ta
nahiko xelebre nago ta
baina hala 're egindakoa
zuri ez zaizu inporta
hainbat poza eman dizut eta
orain zergatik gorrota (bis).
Ez zait batere ongi etorri
orain egin didazuna
garai batean poztu nuena
orain agertu iluna
eta ezin det horrela eraman
halako karga astuna
non daukazu lehen erakutsia
zenun hainbat maitasuna (bis).
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra