Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Telletxea

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (22. 1993)
Saioa
1993-04-04 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Telletxea, Aitor
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Sendagileak baieztatu dizue zuk eta zure maite lagunak espero zenutena, hilabete batzuen barruan aita izanen zara.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Telletxea

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Aitatxo zera esan didate
pentsa gure Jaungoikua
andrearekin aspalditikan
ez nintzan porta tontua
seme polit bat etorriko da
gainera guapo-guapua
sendagileak emana digu
maitasunaren frutua (bis).

Andrearekin betidandikan
nola portatu nintzan fin
orain semea helduko zaigu
eta ez daukagula min
hilabete bat barru dator ta
izan zazute atsegin
bertsolaria irtengo zaigu
hortan dudikan ez egin (bis).

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra