Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-03-07 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Fernandez, Xabier Silveira

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (22. 1993)
Saioa
1993-03-07 Etxarri-Aranatz Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Fernandez, Estitxu
Silveira, Xabier
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu Estitxu, alaba zara. Rock taldea osatzeko aitari bateria bat erosteko eskatu diozu. Zu Xabier aita, atabal bat oparitu diozu. Hiruna bertso zortziko txikian.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1993-03-07 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Fernandez, Xabier Silveira

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Femandez:
Erregetako eskatu
nion nik zeozer
eta eman didana
ez da oso eder
atabalan soinua
dago oso oker
hori ez da musika
eta ez da ezer (bis).

X. Silveira:
Horrek ateratzen du
soinu mundiala
banekien alaba
nahiko tonta zala
rock taldean dabila
porrerok bezala
neska ona izan eta
tori atabala (bis).

E. Femandez:
A ze txarra izaten den
zuk nahi eta ezin
eta oso zaila da
nere aitarekin
bateria eskatzen
ekin eta ekin
soinu gehio egiten da
zartagi batekin (bis).

X Silveira:
Bateria erosteko
alabaren bulak
ez zaizkit onak izan
zartainaren burlak
aurrera atera zure
helburu mardulak
sukaldean dauzkazu
amaren kazulak (bis).

E. Fernandez:
Neretzat gurasoek
jeta asko dute
eta seme guztiek
hainbeste bertute
hauxe esango dizut
mesedean truke
horrekin taldetikan
ni botako naute (bis).

X Silveira:
Ez zaitez haserretu
bihotzeko alaba
zure barruko mina
bazterrera laga
atabalan ideia
esango dut hara
biok atabalari
onak izango gara (bis).

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra