Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1993-03-28 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena, Bittor Elizagoien, Aitor Telletxea
1993-03-28 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena, Bittor Elizagoien, Aitor Telletxea
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Arozena:
Aitatxi zatoz honuntz
semeen aldera
eta entzun ezazu
zuk nere galdera
urteakin hainbeste
txotxotu al zera?
zigarroak dakarki
gazteen galera.
B. Elizagoien:
Deskuidaturik zaude
semea zeharo
gaztea zertan bizi
aitaren esklabo
zigarro batengatik
hoi ez da akabo
gaztego hasi nintzan
ta bizirik nago (bis).
Aitor Teiletxea:
Familian ondoan
ni ez nago minez
erretzeko gogoa
dadukat tamalez
eman zigarrotxo bat
aitatxi mesedez
honek erretzen du ta
nik zergatikan ez? (bis).
M. Arozena:
Aitona ta iloba
hementxe dauzkat zai
preso hartu naute ta
ez nabila lasai
galdu dute nortasun
gizontasunen gai
zuk ez al dezu Euskadi
gazte sano bat nahi? (bis).
B. Elizagoien:
Aiton semeak gaude
hemen aurrez aurre
batetik hasarrea
bestetikan farre
zigarroarengatik
aitonai hasarre
orduan ez zazu zuk
purorikan erre (bis).
Aitor Teiletxea:
Nere aitatxok beti
ematen du nota
zigarroa erretzen
ederki nago ta
ez zazula erre dio
emanikan bronka
nere bizitza da ta
ez zaizu inporta (bis).
M. Arozena:
Beraz galtzaile modun
buka da burruka
ez dut osasuna nik
deusekin nahi truka
erre zazu pare bat
hasi eta buka
gero aspirinan galdez
ez torri eztulka (bis).
B. Elizagoien:
Eztulka hastea're
ez al da normala
nere biloba hori
ez dugu makala
eta erretzen digu
aitonak bezala
baratzan egina dut
oso naturala (bis).
Aitor Teiletxea:
Semetxoak oraindik
ongi du goikoa
zigarroa erretzea
daukat gustokoa
nere ondun aitatxo
tontolapikoa
zigarroa txarra dago
ekarri puroa (bis).
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra