Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-03-14 Heleta Txapelketa [Bertsoa] / Jexus Arzallus, Jean Pierre Mendiburu, Iñigo Olaetxea

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (22. 1993)
Saioa
1993-03-14 Heleta Txapelketa
Gai-emailea
Soule, Beñat
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Jexus
Mendiburu, Jean Pierre
Olaetxea, Iñigo
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Mendiburu zure esposeguna da eta zure senargai den Olaetxearen zai zaude eliz atarian. Baina honen ordez Arzallus jendarme gaztea etorri da Olaetxea ezkontzara ez dela etorriko esanez, autoa gidatzen mozkor harrapatu eta preso sartu duelako.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1993-03-14 Heleta Txapelketa [Bertsoa] / Jexus Arzallus, Jean Pierre Mendiburu, Iñigo Olaetxea

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.P. Mendiburu:
Eliz atean nintzen
gizongaiaren zai
amodio sugarra
bait da gure itzai
ez datorrela jakin
izana dut orai
nere bizilaguntzat
ez dut besterik nahi (bis).

J. Arzallus:
Ezkontzako bezperan
nahi zuen kontsola
besta izigarri bat
egina du hola
ta poliziak zeukan
gauz horren axola
ezkontzeko trenpuan
ez du gaur odola (bis).

I. Olaetxea:
Ondo dakit alkohola
oso txarra dala
hargatik orain hemen
dadukat itzala
baina aterako naiz
orain nola hala
kontutan hartu asko
maite zaitudala (bis).

J.P. Mendiburu:
Polizia ez bait zaut
gogoen sokorri
zerbiet atxeman dute
gaur gizongai horri
bainan alegera naiz
iduri goiz txori
gizon maitea otoi
lehen bait lehen etorri (bis).

J. Arzallus:
Emaztegaia txuriz
jantzia da hara
poliziak senarra
sartu kartzelara
ezkontzea zuk gaurkoz
behar duzu laga
bihar ezkonduko da
sendatutzen bada (bis).

I. Olaetxea:
Ezkontzeko banuen
nik ere antxia
baina orain badaukat
hementxe hesia
itzalpean nago ta
badu garrantzia
horren errudun berriz
dugu polizia (bis).

J.P. Mendiburu:
Errudun polizia
zer gizon zorrotza
bere bizarrarekin
ez bait dut arrotza
ta zu kartzela hortan
ez egon hotz-hotza
zatoz bero nigana
eiteko ezkontza (bis).

J. Arzallus:
Senarrak bezperatik
sobera edan du
ta ordena jartzeko
nolatan geran gu
oraindik ere ez da
hemen fitxik galdu
maitasunantzat nehoiz
ez bait da berandu (bis).

I. Olaetxea:
Ezkontza kontuekin
gora eta behera
orain bertan nijoa
hauxe esatera
hemendik irteteko
ez daukat aukera
besterik ez bada bihar
ezkonduko gera (bis).

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra