Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1998-03-29 Zuraide Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Legarreta "Arano"

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (27. 1998)
Saioa
1998-03-29 Zuraide Txapelketa
Gai-emailea
Itzaina, Mixel
Bertsolariak / Egileak
Legarreta, Xabier "Arano"
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Diruz betetako maleta bat aurkitu duzu kalean, bi aldiz pentsatu gabe jabeari eraman diozu. Ekintza horrek ordea, zer pentsatu ugari sortarazi dizu. Bi bertso doinu eta neurri librean.

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1998-03-29 Zuraide Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Legarreta "Arano"


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hau aurkituta trantze bikainik
ezin inola igaro
pentsatzen nago hartu ta hurrun
ez ote naizen juango
baina bestetik hori eginda
ez naiz geldituko ondo
arinak ditut bi zango
umore txarrez bi trago (b)
neureganatu edota utzi
zalantzan jarrita nago
baina diruak ez nau sekula
kartzelara eramango. (b)

Bilete berde, hoien itxurak
ez dit burua galduko
bihotz oneko izan naizela
denak zerate lekuko.
Nahikoa egin ta etxera noa
aspertuta nago gaurko,
ez diot egin nahi uko
baina, ez naiz umilduko (b)
munduan ez da seguruenik
hamaika nere moduko
baina, len igual lapurtua da
berriz ez dut lapurtuko. (b)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra