Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1998-03-29 Zuraide Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Olaetxea
1998-03-29 Zuraide Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Olaetxea
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Milioi mordoa duen maleta
topatu dut hemen bela
nagusiari itzuli diot
zer egingo nun bertzela?
dena den orain daukat barruan
pentsamentu hain krudela,
errango dut ha horrela, (b)
pentsamendutan galdua nago
garai batean bezala
berez daukadan hain bihotz ona,
bezain tontoa naizela (b).
Milioiz beterik zegoen maleta
hori neure baldintzan,
nahiz ta agian damutu naizen
nik egindako ekintzan
hamaika arte pasa ondoren
diru apurren peskisan
nago pobreen gerizan (b)
baina halare ematea nuen
erabaki onen gisan
epaimaiari eman banio
finalan egongo nintzan (b).
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra