Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1998-04-05 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Olaetxea
1998-04-05 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Olaetxea
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Elizondoko frontoian ez da
partidu onik egunero,
gaur gatoz zortzi pilotari
ta zuek denak botilero.
Bertsoak dira geure pilotak
epaileak frontisa edo
mundu hau nola sartua dagon
enpresa oron bezero,
Lesakatikan berri bat dator
adi egon zaitezte gero,
apustuak daude bero
bertzerik ez zen espero,
segundatikan etorri arren
Olaetxea terzero
partidu ona egin dezake
piskat lasaitu ezkero.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra