Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1998-04-05 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Olaetxea

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (27. 1998)
Saioa
1998-04-05 Elizondo Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Olaetxea, Iñigo
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Andoni Erburu izeneko 10 urteko mutiko koxkorra zara. Film batean parte hartzeagatik zinemako aktore ospetsu bihurtu dena. Hollywooden ere izan zara oskar sarian bila. Handik itzuli eta bihar hasi behar duzu berriz ere, ikastolara.

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1998-04-05 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Olaetxea


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Diru ugari badaukat jada,
kasik etxe ta kotxea
zinemagintzan eman ondoren
nere karrera luzea.
Txikitatikan izan bainuen
pantailarako gosea
Hollywood-en ia asea (b)
Orain berriro ikastolara
berriz betiko klasea,
ez baita inoiz ona izandu
gaztetan fama hartzea. (b)

Txikitatikan aktoretzako
izan dut hamaika dohai.
Pelikularen protagonista
bihurtu naute nola nahi.
Dena den hola, ez dut nik hemen
inolaz ere seitu nahi.
Nahiz ta besteek dioten: bai ! (b)
Irakasle edo andereñoa:
ni hemen ez nago lasai,
Hollywood-eko Oskar handiak
gerora hortxe ditut zai. (b)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra