Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1998-03-13 Burlata Txapelketa [Bertsoa] / Jexus Arzallus
1998-03-13 Burlata Txapelketa [Bertsoa] / Jexus Arzallus
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Epailea naiz eta hemen nago
mailu txiki bat hartuta.
Gogoan daukat gizaki harek
egin zuen burruka
berak hiltzea eskatu zuen
hori ezin leike uka
nahiz ta presio asko daukadan
nere iritzian aurka
San Pedron nahia bete zuenak
bate errurik ez dauka.
Harek sufritzen pasatu ditu
munduan hainbeste urte
ta borondatez hiltzeko zuen
behar zen haina bertute.
Kasu horretan neronek ere
berdintsu egingo nuke
mola ere ez naiz hasiko
horrentzako zigor eske
ohore handiz utzi behar dut
eta betirako aske. (ber)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra