Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1998-03-29 Zuraide Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (27. 1998)
Saioa
1998-03-29 Zuraide Txapelketa
Gai-emailea
Itzaina, Mixel
Bertsolariak / Egileak
Elizagoien, Bittor
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Diruz betetako maleta bat aurkitu duzu kalean, bi aldiz pentsatu gabe jabeari eraman diozu. Ekintza horrek ordea, zer pentsatu ugari sortarazi dizu. Bi bertso doinu eta neurri librean.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1998-03-29 Zuraide Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Maleta haundi bat aurkitu nuen
dena diruaz dario
bere jabeai itzuli nion
gainera oso serio
buruan hainbat buelta eman ditut
hori delakoz medio
egindakoa egina dago
eta zer erremedio
kontzientzia behintzat lasai dut
ta ez du gutxi babo. (b)

Maleta hartu jabeangana
joan nintzaion korrikan
eskuzabalez hartu ninduen
parrezka eta pozikan
egindakoaz harro nago ni
ez dut batere lotsikan
nahiz eta pobre inoiz ez dut nahi
lagun urkoan sosikan
nere bizian ez dut izanen
eginaren damurikan. (b)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra