Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1998-03-29 Zuraide Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Fernandez

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (27. 1998)
Saioa
1998-03-29 Zuraide Txapelketa
Gai-emailea
Itzaina, Mixel
Bertsolariak / Egileak
Fernandez, Estitxu
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Diruz betetako maleta bat aurkitu duzu kalean, bi aldiz pentsatu gabe jabeari eraman diozu. Ekintza horrek ordea, zer pentsatu ugari sortarazi dizu. Bi bertso doinu eta neurri librean.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1998-03-29 Zuraide Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Fernandez

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hori egin da buruarekin
oraintxe hasi naiz teman
seguru aski hori ez nuen
berriz egingo aukeran,
maleta hartu pentsatu gabe
nagusiari eraman
baina burua oraintxe daukat
bueltak emateko eran,
Hori egin ta ez didalako
berak saririkan eman (b).

Ez nun espero nagusi hori
izatea holakoa,
maleta hartu ta eman diot
baina aurkitu oztopoa,
ez dit deusere eman neretzat
arraroa da gaurkoa,
barruan nuen sari txiki bat
gaur jasotzeko gogoa,
baina munduan jendea ez da ni
bezain bihotz onekoa.(b)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra