Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1998-03-29 Zuraide Txapelketa [Bertsoa] / Jexus Arzallus

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (27. 1998)
Saioa
1998-03-29 Zuraide Txapelketa
Gai-emailea
Itzaina, Mixel
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Jexus
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Diruz betetako maleta bat aurkitu duzu kalean, bi aldiz pentsatu gabe jabeari eraman diozu. Ekintza horrek ordea, zer pentsatu ugari sortarazi dizu. Bi bertso doinu eta neurri librean.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1998-03-29 Zuraide Txapelketa [Bertsoa] / Jexus Arzallus

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Suerte horrek txoraturikan
jarria dit gaur barnea
nahiz ta diruan galdu samarra
izan dudan nik fedea
aurrean hori ustekabean
gertatua da ordea
pentsatua dut nik jabeari
eskutara ematea
zer zoritxarra, bankero bat da
maleta horren jabea. (b)

Bere maleta eskuratzean
haren poza ta algara
beste zerbaite egin banuen
hobeko zen behar hada
orain ez daukat nere barnean
haseran nuen patxara
ongi pentsatuz nik zer egin nahi
nuen esango dut hara,
nahaigo nuen eramatea
gosez dagon Afrikara. (b)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra