Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1998-04-05 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (27. 1998)
Saioa
1998-04-05 Elizondo Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Arozena, Manolo
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Andoni Erburu izeneko 10 urteko mutiko koxkorra zara. Film batean parte hartzeagatik zinemako aktore ospetsu bihurtu dena. Hollywooden ere izan zara oskar sarian bila. Handik itzuli eta bihar hasi behar duzu berriz ere, ikastolara.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1998-04-05 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Izarren mundu haundi horretan
ni harriturikan nago.
Pelikula ta antzerkitako
lendik banun nahiko gogo.
Hollywooden e haundiekin han
ibilia naiz oparo,
nahiz ta gaztea aspertzen ere
hasia naiz ni zeharo.
Nik gizaki bat izan nahio baitut
aktore baino lehenago.(b)

Kamara aurrean, jende artean
argiak eta ilunak.
Pasatu ditut momentu txarrak
eta momentu txukunak.
Herria faltan ere bota dut
nere urrutiko jardunak.
Bihar ikastolara nihoa,
han egiteko lagunak
ea gogoan nauten oraindik
aspaldi utzi nitunak.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra