Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1998-03-29 Zuraide Txapelketa [Bertsoa] / Jexus Arzallus, Estitxu Fernandez

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (27. 1998)
Saioa
1998-03-29 Zuraide Txapelketa
Gai-emailea
Itzaina, Mixel
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Jexus
Fernandez, Estitxu
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Jesus, zu, gaur joan zara hamaikagarren aldiz autoa gidatzeko karneta erdiesteko esamina praktikoa egitera, Estitxu inspektorea zara esamina juzgatu behar duena eta autoaren atzeko aulkian doa eserita. Hiruna bertso hamarreko txikian.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1998-03-29 Zuraide Txapelketa [Bertsoa] / Jexus Arzallus, Estitxu Fernandez

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Arzallus:
Inspektoreak hartu
nahi nau oso estu
nere karnetan bai-a
baita bere esku
hamaika amets eder
didazu zapuztu
gaurkoz ere ezetza
baidaukat hain justu
honek nere kontura
nahi du aberastu. (b)

E. Fernandez:
Aberasteko hori
egin dit abisu
nere ustez bera dago
aspalditik itsu
primera sartu eta
kontentu zaude zu
baina kotxea ez da
gaur mugitzen aizu,
lanbiziko motorra
piztu behar duzu. (b)

J. Arzallus:
Hau arrazoirik gabe
hasi zait kolpeka
ni horretxek jarri nau
erabat erreta
eskuan hamar paper
gainera maleta
baina nun dabilkizu
zuk zure arreta
jadanikan terzeran (b)
sartua dut eta. (b)

E. Fernandez:
Txukundu du ilea
txukundu arropa
terzera jarri eta
gaur nerekin topa
baina kotxeakin du
kristoren borroka
ez nuke nahi gaurkoan
zure lana oztopa
baina ez zazu berriro (b)
zuhaitzen bat bota. (b)

J. Arzallus:
Ezezkoa jasoa
nahiz azkenengoan
eta nik egun hura
dadukat gogoan
beti hortxe zaude zu
atzeko txokoan
karnetikan ez badet
jasotzen gaurkoan
nik zedorri botako (b)
zaitut hurrengoan. (b)

E. Fernandez:
Hurrengoan egingo du
hori beban bada
horregatikan ezin
egin guk algara
nik bihotzean daukat
kristoren ikara
karneta emango dizut
zin dagizut hara
sano iristen banaiz (b)
autoeskolara. (b)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra