Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1998-03-29 Zuraide Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Joxema Leitza Razkin

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (27. 1998)
Saioa
1998-03-29 Zuraide Txapelketa
Gai-emailea
Itzaina, Mixel
Bertsolariak / Egileak
Elizagoien, Bittor
Leitza Razkin, Joxema
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Estitxu, etorkizuna asmatzen duen aztia edo igarlea zira eta Mikel zuregana etorri da bere geroaren berri eman diezaiozun. Hiruna bertso zortziko handian.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1998-03-29 Zuraide Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Joxema Leitza Razkin

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Fernandez:
Zure geroa jakin nahi duzu
ta hortarako hartu beta
zure ondoan gustora nago
eta ez nago erreta.
Zure bizitza motza izango da
baina jartzazu arreta
alkolikoak bezala agitz
ona izango da eta (b).

M. Altzuart:
Etorkizuna asmatzen duzu
jenio ta birtutea
nere bizia laburra dela
eta sortzen zait nekea
ez nun espero inolaz ere
horrelako atakea
baina erran zazu zein izanen den
ni hilko naizen urtea. (b)

E. Fernandez:
Nahiz eta zure heriotz urtea
nik burutik ezin kendu
une honetan beharko duzu
helburu hori atzendu.
Ezer gehiego ezin dut erran
bere horretan mantendu
bizi honetan bakoitzak bere
etorkizuna egiten du. (b)

M.Altzuart:
Gisa hontako sorginak ere
hemen baditugu usu
hainbat galdera erantzun gabe
ta kezkatuta naukazu.
Etorkizuna eginen dut nik
baina nola ez dakit kasu
hori esaten ez badidazu
alkoliko bihur nauzu. (b)

E. Fernandez:
Alkolikoen kasua ez nuen
zure ahotik espero
une honetan iruditzen zait
bihurtu zarela ero
nik ez dut gehio ezer emanen
hor geldi zaitez zu bero
bost mila duro utzi gehiago
jakin nahi izanez gero. (b)

M. Altzuart:
Ez ote duzu garbi ikusten
nere galtza ta galtzerdi
sakela hutsa ekarri dut gaur
ta horrekin zenbat komedi.
Mila duroko alferrik gero
ez eskatu orain neri
ongi biziko naizela bada
bertze guztia gaitzerdi. (b)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra