Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1998-03-29 Zuraide Txapelketa [Bertsoa] / Jexus Arzallus, Ekintza Landa

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (27. 1998)
Saioa
1998-03-29 Zuraide Txapelketa
Gai-emailea
Itzaina, Mixel
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Jexus
Landa, Ekintza
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Ekintza, etxea erosteko dirurik ez duen gaztea bait zara, horretarako, Jesus, banketxeko zuzendariarengana jo duzu mailegua eskatzera. Hiruna bertso zortziko handian.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1998-03-29 Zuraide Txapelketa [Bertsoa] / Jexus Arzallus, Ekintza Landa

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Landa:
Askatasuna lortzeko noski
badakit zein den bidea
etxe bat nahi dut ta banketxean
eskatu behar mesedea
jarri ezazu nere gogoan
arreta eta fedea
nik ere badut nire etxea
izateko eskubidea.

J. Arzallus:
Nere langintzan holako asko
ditut halabeharrean
dirurik ez dun gazte bat daukat
gaur ere nere aurrean
atera bide bat badaukat nik
ta momentu laburrean
nahi hainbat diru emango dizut
ehuneko hamarrean.

E. Landa:
Modu onean dirudienez
dirurik ez dit utziko
dirurik gabe nere etxea
inoiz ez dut eraikiko.
Ez naiz biziko dirurik gabe
inola ere betiko
gaztetasuna ta bizi poza
ez al da ziurtasun nahiko?

J. Arzallus:
Ziurtasuna nahi badezu
zuk gaurko edo biharko
bankeroakin konpon zintezke
zu tratu honetan bapo.
Hala ere berme pixka bat nahi dut
ta hori jarri beharko
inoiz ordaintzen ez baduzu duk
etxea bankuantzako.

E. Landa:
Bakar-bakarrik jasotzen nabil
mehatxua ta ikara
laguntza behar eta bakarrik
neretzako hor da traba
gazteentzako etxeak ere
izateko garaia da
gainera zuri gutxi axola
dirua zurea ez bada.

J. Arzallus:
Nahiko dirua izango duzu
horretaz ez izan izu
baina ondorena zer izan leike
aurretikan badakizu.
Nik bizi poza emango dizut
baina eman zazu kasu
diruak ez duela bihotzik
jakin beharko bait duzu.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra