Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1998-04-05 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Xabier Legarreta "Arano"
1998-04-05 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Xabier Legarreta "Arano"
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
X. Legarreta:
Zure kolore desberdina det
ez al da nahiko nabarmen?
Eta bertara egokitzea
bobea dut eta amen.
Euskal Herria berez herri bat
iskanbilatsua ornen,
entzutez fama onik ez dauka
zer moduz bizi da hemen? (b)
B. Elizagoien:
Nahiz eta fama kaxkarra izan,
hau ez da herri ustela.
Oso gustora emango dizu
faltatzen zaizun epela,
egitan diot eta sinistu
egitan ari naizela,
nahiz ta arrazaz desberdin izan
nere anaia zarela. (b)
X. Legarreta:
Berezkoa ez baina anaitzat
hartzen ornen nauzu, hara!
Etxe honetan ez dut egin nahi
beste guztieri traba,
Euskal Herriko jendea izatez
hain jende gaiztoa bada
beltzak ostikoz jotzen dituzten
hoietakorik ba al da? (b)
B. Elizagoien:
Nahiz ta gogorra joan egoera
nahiz beltza bezain iluna,
ostikorikan ez da izango
lasaitu zaitez laguna.
Guk ezin dugu inola bete
zure aitaren hutsuna,
bainan ala ere izango duzu
falta duzun maitasuna.(b)
X. Legarreta:
Han ere banun maitasun hori
denek ninduten begiko.
Hasera baten ez nuen uste
zidatenikan utziko.
Han egunero hil ohi diranez
hainbat neska ta mutiko.
Agian gaizki bizi ninteke
baina gosez ez naiz hilko (b).
B. Elizagoien:
Badakit orain gosea hutsa
ez dela horren aitzaki,
bainan halare afrikarrentzat
badut hainbertze erruki.
Zure aita-amak ekarri hona
zuretzat bada egoki,
gure etxean izango da ta
haiendako hainbat toki (b).
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra