Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1998-03-21 Lizarra Txapelketa [Bertsoa] / Ekintza Landa, Xabier Silveira

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (27. 1998)
Saioa
1998-03-21 Lizarra Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Landa, Ekintza
Silveira, Xabier
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Karrikaren bi aldeetako espaloi bantan eskean zaudeten bi lagun zarete. Xabier belauniko eta burua makurturik, eta Ekintza musika tresna bat jotzen.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1998-03-21 Lizarra Txapelketa [Bertsoa] / Ekintza Landa, Xabier Silveira

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Silveira:
Atsekabea ekiditeko
musikarekin dotore
hornitzen duzu zure eskea
eta lortzen dezu doble.
nik ez dut berriz, zuk aina suerte
ta zuk adina adore,
oraindik ez dut dirurik lortu
txistu bat erosteko `re. (b)

E. Landa:
Txistu batekin diru eskea
hobe egingo zenuke,
zure farrera legala denik
mola ere ez uste.
Musikarako biek badugu
guk nahi hainbeste birtute,
dirua behintzat nik jasotzen dut
emandakoaren truke. (b)


X. Silveira:
Egoera hau ikustearen
ondoren dudan ikara,
niri batere bota gabe doa
jendea zure Hormara.
Zuri dirua bota ta gosez
daduzkat zazpi alaba,
heuren gosea musika tresnan
baldintzatu behar al da? (b)

E. Landa:
Jendea errez etortzen da hona
entzunda nere zarata
burua makur ta belauniko
besterik ez zaigu falta.
Jakin ezazu burua altxatzen
hori duintasuna da ta,
burua makur eskatzea berriz
duintasun falta galanta. (b)

X. Silveira:
Beraz, zu baino kaxkarrago naiz
ni patuaren balantzan,
ala ere zertan harrotuko naiz
jendea jarzeko dantzan.
Burua makur jarraituko dut
gaur arte nengoen trazan
tripak egiten duen musika
nahikoa den esperantzan (b)

E. Landa:
Zure tripako ahots horiei
hasi hobe kaso egiten
guri begira barrezka lasai
ibiltzen den hainbat kirten.
Jaso burua ta zerbait eman
bestela ezer ez da hartzen,
besterik gabe ikus dezaten
guk ez dugula eskatzen. (b)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra