Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1998-03-15 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Iñigo Olaetxea
1998-03-15 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Iñigo Olaetxea
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
B. Elizagoien:
Nere semeak badu
hainbat kategori
nahiz ta ez dioten esan
gaur arte inori
baratzean ni bainaiz
kolpean erori
nondik ekarri dezu
porru klase hori? (b)
I. Olaetxea:
Goraipatu nahi nuke
aitaren izena
behintzat ez dago haserre
gauza nabarmena
igual zuk ere erre
dezakezu dena
Jamaikakoa da ta
dagoen onena. (b)
B. Elizagoien:
Nondik ekarri ditun
egindu zuzendu
gezurra dela ere
seme ematen du
erretze kontu horiek
burutikan kendu
amonak entsalada
hoikin egiten du. (b)
Olaetxea:
Amonak ere badu
hainbeste meritu
baina hori entzunda
ni gaur naiz harritu
amonak entsaladan
mesedez aditu
etzituen jarriko
erreko balitu. (b)
B. Elizagoien:
Harriturik utzi nau
semeak zeharo
holakorikan ez zen
landatzen gehiago
entsaladan jan dut ta
oso ona dago
hurrengo urtean jarri
mesedez gehiago. (b)
I. Olaetxea:
Nere aitak berriro
hauxe bota digu
nahiz ta ez dun ematen
pagan hainbat diru
itxu-itxu dago gaur
guztiok testigu
gauza onak guztioi
gustazen zaizkigu. (b)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra