Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1998-04-05 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena, Xabier Silveira

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (27. 1998)
Saioa
1998-04-05 Elizondo Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Arozena, Manolo
Silveira, Xabier
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu Xabier, Itoizko herriko bizilagun bar zara, han egin gogo duten urtegia betez gero herritik alde egin beharko duena. Manolo, Erriberako nekazari bat da, Itoizko oraren zai dagoena.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
KOPLEN MULTZOA

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1998-04-05 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena, Xabier Silveira

Neurria:  KOPLEN MULTZOA 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Silveira:
Baina posible ote da
kondenatua joatera?
UPNren poltsikoentzat
ona izanen da,
Nere herria urpera,
busti dadin Erribera.
Arrain handia berriro doa
txikia jatera. (b)

M. Arozena:
Oraindik zaude bizirik,
eta ez egin kasurik.
Etxe berri bat zuretzat dago
egina jadanik.
Ez egin hiltzeko planik.
Zu itoiztarra izanik,
arrain kontutan ez dut ulertzen
garia nahi dut nik. (b)

X. Silveira:
Buruan duzu haizea,
nere herrialde hezea.
Izan liteke zure lehorra
ontzeko bidea,
nahiz horrela den zurea,
ez da erraz ulertzea:
zure ogia lortzeko niri
etxea kentzea. (b)

M. Arozena:
Itoiz da leku gorena,
Nafarroan dotorena.
Zu ezkor zaude ta horrek neri
ematen dit pena.
Hau ogi nahi nabarmena,
nafar askok daukatena.
Zurea soilik ez da jokoan
baizik askorena. (b)

X. Silveira:
Hamabi urte inguru
hor gabiltza buruz-buru,
nahiz ta bidean hainbertze tranpa
aurkitu ditugu.
Nahiz orain hainbat apuru,
eduki-egon seguru:
solidarioen indarrarekin (b)
geldituko dugu.(b)

M.Arozena:
Hori gelditu bai zera!
egin ezazu atzera.
Berriro ere hitz egin dezu
tontoen antzera.
Kondenatuak galtzera
doaz dena egitera,
eta agian hortxe zu gosez (b)
laister hilko zera.(b)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra