Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1998-04-05 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Fernandez, Xabier Legarreta "Arano"
1998-04-05 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Fernandez, Xabier Legarreta "Arano"
Neurria:
KOPLEN MULTZOA
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
X. Legarreta:
Okupa sartu naiz bertan,
nahiz ta honek ez dakin zertan
iruditu zait diola berak:
ez daki ezertan.
Ez zaitez jarri penetan
agintzen dizut benetan,
ikaragarri mutil ona naiz
baratza lanetan. (b)
E. Fernandez:
Baserrira etorri aurren,
nere ondora ondoren.
Eztabaida bat hasiko dugu
berak ta nik hemen.
Aitzurra desio omen,
kalekumea nabarmen
baina zuk ba ote dakizu ume
patata bat zer den? (b)
X. Legarreta:
Patata ez dago galdua,
horretan badut gradua.
Baserri hau da okupatua,
eta ez saldua
zera da hain segurua:
guk badaukagu burua
atxurrarekin txukundu nahi det
etxe ingurua. (b)
E. Fernandez:
Gaurkoan zaigu ausartzen,
aholku bila etorri zen.
Hasi beharko dut bere nahi hori
oraingoz onartzen,
hasi nahi dula baratzen ,
ingurunea edertzen.
Nahiko lan duzu mutiko zure
burua txukuntzen. (b)
X. Legarreta:
Pinta txarra dedan arren,
jokatu nahi det nabarmen.
Inor bizi ez zen etxe bat ez dut
nik utziko erren.
Lana egingo det hemen,
sasia moztu ondoren.
Luze baino lehen jakingo dezu (b)
zeinen onak garen. (b)
E.Fernandez:
Ni orain nago erreta,
baina berak badu treta:
lorak landatu nahi ditu emanez
lurraldeari buelta.
zertako jarri arreta?
Zure denbora ta beta,
zure etxeko zaratarekin
hilko dira eta. (b)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra