Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1999-11-28 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
1999-11-28 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S. Lizaso
Orain artean geneukanakin
osatzen ginen guztira.
Kinielatik dirua sortu
leku goxo ta eztira.
Sobre duguna hobe bidali
premia dagon tokira,
diruarena baino hobe da
zorionaren diztira.
Mantxi
Arrazoi dezu dizdira ere
ona da zorionean.
Zure jarreraz harritua naiz
aitortzen det azkenean.
Jaso orduko berriz'e zaude
dana emateko planean,
guk xentimorik ez genu(e)n jaso
behartsuak ginanean.
S. Lizaso
Arrazoi dezu moldatu ginen
ahal izan gendun bezela,
orain badegu ta besterentzat
ez izan bihotz ustela,
lehen gurekin egin zutena
egingo dugu bestela
eta guk izan degun zortea
askok iza ndezatela.
Mantxi
Lehen batere ez gendun eta
orain daukagu ugari
dana emateko aldeko zera
batere ez daukanari,
gu ere berdin gera(t)uko gera
hori ez al dezu nabari?
Ahal bada uko egin behar
zaio zortea tentatzeari.
S. Lizaso
Tentatu ezezik banandu nahi dut
zer ari zara esaten?
Daukagunetik aproba egin
falta duenai ematen.
Dena guretzat, dena guretzat
hori nik ez dut jasaten
asko izan ta gehi(ag)o nahi du(e)nak
ez du ezerre izaten.
Mantxi
Bate ez du(e)nari aberats batek
nola ez dio lagunduko?
Lehenago gure egoera zela
asko dirade lekuko.
Zu emateko aldeko zera
nahiz eta nik egin uko.
Burua ustu egin al zaizu
patrika bete orduko?
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra