Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1999-12-05 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jon Garmendia "Txuria"

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Herri Arteko Bertsolari Txapelketa (1. 1999)
Saioa
1999-12-05 Tolosa Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Amaia
Garmendia, Jon "Txuria"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Jon, ezkontzera zoaz. Amaia, zure izeba mojak, logela eder bat oparitu dizu, bi oheko logela.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1999-12-05 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jon Garmendia "Txuria"

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Txuria:
Monja honek berea
nola egin duan
ez det oso egoki
ikusi orduan.
Bi ohe jarri hemen
bikoen moduan
zuk egin behar al dezu
lo gure onduan?

A. Agirre:
Ez naiz joango ez zan
besterik faltako!
Izebak sortu dizu
ustekabe franko.
Bi oheko gela da
gaur egun modako
zuek biok haserretzen
zeratenerako.

Txuria:
Ohe handia nuen
asmoan gordeta,
baina txikiegiak
ote diren gerta.
Haserre kontuetan
ez eduki kezka
lehenengo haserraldia
orain dugu eta.

A. Agirre:
Haserrerik sortzea
ez nuen espero
bikote hau ez dago
uste bezain bero.
Txikiak dirala ta
hainbeste enredo,
ez da ohe makala
juntatu ezkero!

Txuria:
Bi ohe txikiekin
zer nolako traba!
Monjatxo sortua zait
halako algara
bihak eltkartuta're
txikiegia da
aizu gu maitasunean
oso onak gara.

A. Agirre:
Atsekabez josia
det orain barrena
egin nahi nizulako
opari onena.
Zuek jokerak eman
dit pilo bat pena
ohea bada zuen
kezka handiena.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra