Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1999-11-28 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Julen Zulaika

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Herri Arteko Bertsolari Txapelketa (1. 1999)
Saioa
1999-11-28 Zarautz Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Zulaika, Julen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bi neska zarete, betiko lagun minak. Orain dela urtebete aurkitu zenituzten mutilagunak. Hara non gaur, Julenek bikotea trukatzeko proposamena luzatu dizun.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1999-11-28 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Julen Zulaika

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso
Zu bezela ez nago
aldakuntza premiz
bihotzak lehen bezala
egiten dit diz-diz.
Zu bikote lagunak
aldatzeko zabiltz,
ez zenu(e)n hori nahiko
ona izan balitz.

J.Zulaika:
Ni ez nabil hain gaizki
nere mutilakin
sarri aspertu ohi naiz
halare berekin.
Trukaketa bat dauka
nahi badezu jakin
ni zurearekin ta
zu nerearekin.

S. Lizaso
Hori proposatzea
zuk ez jo adarrik
bestela izango da
saltsa ta marmarrik.
Nere mutilak ez du
gaur zure beharrik
langile ona da hau
nerekin bakarrik.

J.Zulaika:
Ez da egi osoa
gaur zure esana.
Lehenago muxu batzuk
nizkion emana
langilea dela esan
hori dezu dana
nirekin ere ongi
egingo du lana.

S. Lizaso
Nola ausartzen zara
zu proposatzera?
Nerea itzuliko da
nigana atzera.
Zurea ez da joango,
ez, zu gozatzera
orduan bate gabe
geldituko zera.

J.Zulaika:
Zure mutilakin nahi
det egin entsaio
horretarako badu
nahikoa balio.
Barkatu baino ez ne(r)i
gaur esan adio,
lehen'e probatua da,
gustatuko zaio.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra