Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1990-02-11 Sara Jaialdia [Bertsoa] / Manuel Sein "Xanpun"
Bertsoa entzun |
1990-02-11 Sara Jaialdia [Bertsoa] / Manuel Sein "Xanpun"
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Zinez ez dakit nondik has egun
ta gainerat hor zer erran,
aski zuzenki gaur goresteko
Joxe Migel Barandiaran,
hoinbertze urtez badakizue
nola bizitu den Saran,
baina ez dauku jakitatetik
hartu baina beti eman,
hari esker gaur Euskal Herriak
daki zer bide eraman. (BIS)
lkertu ditu Euskal Herriko
mendi haundien muturrak,
eta ez du ez ikaratu han
ez iduzki, ez elurrak,
hale gutio harpe ziloan
sartuta hango beldurrak,
ez du sekreturikan gehiago
harpe ziloan den lurrak,
eta gainerat mintzarazi du
arbaso zaharren hezurrak. (BIS)
Haren entzuten egoten jarriz
ematen zaitu atsegin,
haren hitzari ezin da etsi
eta ezin ihes egin,
erran ditake mende historio
oso bat dauka berekin,
Jainko maitea atxik gaitzazu
luzaz oraino gurekin,
haren bitartez gure berriak
gehiago nahi dugu jakin. (BIS)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra