Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-04-06 Laudio Sariketa [Bertsoa] / Zigor Enbeita

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Prudentzio Deuna Saria (1. 1990. Gasteiz)
Saioa
1990-04-06 Laudio Sariketa
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Zigor
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Oraindik egin gabe dagoen Euskal Egunkariak nolakoa izan beharko luke zure ustez?

Deskribapena

Doinua
Aita izena kanta beharrak
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1990-04-06 Laudio Sariketa [Bertsoa] / Zigor Enbeita

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nahiz eta hainbat gauza esan den
gai honetaz ere aurrez,
zuen aurrean esan nahi nuke
nik ere neronen hitzez,
orain badagoz baina tamalez
batere ez euskera hutsez,
gure Herrian behar duguna
euskaldun zintzoen legez,
euskera argi eta garbia
eta egia esanez. (BIS)

Beste gauza bat hala ta ere
badadukat ezpainetan,
aspaldidanik nere bihotza
bera dagola erretan,
kirola soilik entzuten dugu
guk zazpi alderdietan,
beraz behingoan gugaz pentsatzen
hasi gaitezen benetan,
euskal kultura ager daiola
lehen orrialdeetan. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra