Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1990-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Zeberio "Zeberio I"
Bertsoa entzun |
1990-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Zeberio "Zeberio I"
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Hauxe degu galdera
alajangoikua,
egin ditena orain
Murua kaikuak,
gerria detelako
metro t´erdikua,
Sarasua ezin egin
ehun kilokua,
hortarako behar dik
raza onekua. (BIS)
Alper xamarra naiz ta
lanetik igesi,
gutxi e(g)in da oraindik
gogo gutxiz kasi,
ho(r)i baino mokau hobe(a)k
jaten nahi det hasi,
jango nuke oilar bat
gangor eta guzi,
ta regimena berriz
bihar e(g)iteko utzi. (BIS)
Sarri-sarri joaten naiz
sagardotegira,
urtean gutxineko
berroetahamar jira,
ez batzuek bezela
jaietan mendira,
sei kilometro ditut
etxetik Txindokira,
baina egoten naiz ni
leihotik begira. (BIS)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra