Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1990-03-02 Elgeta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Millan Telleria
Bertsoa entzun |
1990-03-02 Elgeta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Millan Telleria
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Telleria
Guretzat badu rnendiak eta
bizitzak zenbait garrantzi,
lehen gaizki ginan azken aldian
une estuak erantsi,
nahi genioke gure bizitza
paregabe honi eutsi,
ta Urralburu lasai bizitzen
laborariori utzi.
Egaña
Autobia bat osatu nahian
badaukagu nahiko presa,
aspalditikan esan genuen
zuerazat ez da sorpresa,
artzai gaixoa hola utzitzen
nahiz ez dan gauza erreza,
bakarra(re)n oso gainetik dago
gehiengoa(re)n interesa.
Telleria
Guk badakigu agintariak
beti gogorrak direla,
badabilkite bilera eta
proiektoa ta papela,
baina artzaiak bizi gaitezen
orain artean bezela,
autobiarik nahi baldin badek
hik egin ezak tunela.
Egaña
Egina dago gure plan dana
egina dago papera,
ta Bruselasa bidali gendun
proiektua(re)kin batera,
une hauetan izanagatik
artzai tristea(re)n tankera,
diru laguntza emango degu
terrenuaren trukera.
Telleria
Haseratikan hori izan da
tapatzeko orfeoia,
itxura aldatu nahi zendukete
zuek Leizarango goia,
akabo gure bizitza eta
akabo gure sasoia,
gaur arrazoiak ez du indarrik,
indarrak du arrazoia.
Egaña
Arrazoi kontu hortan hain xuxen
jardun gaitezke gu luze,
esplikazio borobilak e(re)
artzaia ezin du ase,
eginagatik manifestapen
ta mila bozketa klase,
bototan galdu e(g)ingo dezute
Sandinistek bezelaxe.
Telleria
Egin dituzte hainbat bilera
proiektuak hiru edo,
han bizi geran artzai guziak
bihurtu gerade ero,
jokabide hau hola hartzerik
ez gendun asko espero,
gurea ez zaie bate(re) ajola
eurena eginez gero.
Egaña
Guk emandako diru laguntzaz
aterako du bizitza,
nere ustetan hori beretzat
ez da holako desditxa,
onartu behar zenukete gaur
guk jarritako baldintza,
agintean gu gaude orain da
geuk daukagu azken hitza.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra