Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-05-18 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1990-05-18 Beasain Jaialdia
Gai-jartzailea
Urretabizkaia, Pello
Bertsolariak / Egileak
Iztueta, Joxe Miel "Lazkao Txiki"
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ixabel Olano, haserako irakasle aintzindaria.

Deskribapena

Doinua
Santa sekulan ez det ikusi
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1990-05-18 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sankristauaren alaba Ixabel
oraindik daukat gogoan,
ikastola bat txiki-txikia
hor nola ipini zuan,
gure Patxiko txorrotxailea
bizirik zegon orduan,
hasera batez hola egiteko
lan asko egin zenduan. (BIS)

Ta zorionak berriz Ixabel
eman nahi nizuke zuri,
gaur ulertzen e(re) ez baita
errez egin zenduen lan hori,
zu zinalako euskera eder bat
eman zenien askori,
zuri zorionak ta beste hainbeste
han ikasi zutenari. (BIS)

Izan liteken garai txarrenez
zu hasi zinan lanean,
zuk kezka zendun euskerarekin
bihotzaren barrenean,
horregatikan hartzen zaitugu
guztiok zorionean,
medaila eder bat merezi dezu
jubilatzen zeranean. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra