Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-09-01 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Millan Telleria

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1990-09-01 Andoain Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Telleria, Millan
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lizaso alderdi politiko bateko ordezkaria degu eta Telleria sekula botoa ematera joaten ez dena.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1990-09-01 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Millan Telleria

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso
Berriro ere hauteskundeak
guztientzat gertu daude,
eta horrekin izango degu
kalte hainbeste mesede,
zure botoa eskatzen dizut
abertzalearen alde,
arazorikan ez da konpontzen
botorikan eman gabe.
Telleria
Hainbat alditan egin izan det
pentsaketa azterketa,
azken batean beti iritsi
izan naiz asmo honeta(ra),
politikoek hainbat hitzaldi
kontu txar da berriketa,
zertako eman, emandakoak
damuturikan daude-ta.
S. Lizaso
Barkatu baina zure joera(r)i
nago gaizki iritzita,
botoak asko balio dula
egon zaitez sinetsita,
ta abertzale leial bezela
kunplitu ezazu zita,
Euskadi ez dago konpontzerikan
besteren esku utzita.
Telleria
Gazte nitzala bateginikan
ezagutu PNV,
zergatik ez dakit oraindikan
iadanik bi dirade,
hor dago E.E. eta hor E.A.
da baita ere H.B.,
nere botoa emango det nik
denak elkartzen badirade.
S. Lizaso
Alde batera hobe litzake
euskal talde bat bakarrik,
baina oraindik ez dadukagu
horretarako indarrik,
eta eskerrak izaten badu
merezi duen sugarrik,
hurrengo urtean ez da izango
pankartan hoien beharrik.
Telleria
Botorik ez det luzatzen baina
inor e(re) ez det gorrota,
jesukristonak elkarri esan
batere ez zaie inporta,
botoan eske hortxe dabiltza
guztiak gezurra konta,
hauek teori hutsean dabiltz
guztiak herrian kontra.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra